Orantzaroa ikergai
Altzadi Leitzako Kultur Elkarteak jasoko dituen 4.000 euroak Orantzaro, Leitzako Olentzero proiektua finantzatzeko izanen dira. Elkartea gaiari buruzko ikerketa sakona egiten hasi zen duela hamar urte eta horretan dihardu. Bidean, Orantzaroaren inguruko aurkikuntza etnografiko garrantzitsuak egin dituzte: genero ikuspegitik, errituak, esanahiak... eta herritarren testigantzak ere jaso. Horiek guztiak ikus-entzunezko lan batean biltzen hasiak dira. Urte bukaera aldera aurkeztuko dute jendaurrean.
Baztango dantzetan sakonduz
Jo ala Jo Kultur taldeak, berriz, 5.390 euroko dirulaguntza izanen du Mutildantza eguna: Piriniotan Dantzan proiekturako. Baztango folklorean sakontzea da proiektu honen helburua eta 2019an Moneidarrak dantza izanen dute aztergai. Apirilean eta maiatzean hainbat ekintza antolatu dituzte.
Diruz lagundutako bertze elkarteak hauek izan dira: Banden Federazioa (7.848 euro), Orreaga Fundazioa (8.540 euro), Garaitzeko ASI Kultur Elkartea (5.300 euro), Duguna Folklore Taldea (4.865 euro), Oberena (3.464,79 euro), Nafarroako Bertsozale Elkartea (9.600 euro), Ortzadar Euskal Folklore Elkartea (3.900 euro), La Pamplonesa Kultur Elkartea (2.150 euro), Euskal Dantzarien Biltzarra (9.600 euro), Olentzereron Lagunen Elkartea (9.600 euro), Elutseder Elkartea (1.125 euro), Angiluerreka Elkartea (7.081,75 euro) eta Irati Bortuak (7.081,75 euro).