Elikagaiak manipulatzeko karneta ateratzeko ikastaroak Lesakan, Donezteben eta Elbeten

Ttipi-Ttapa 2019ko eka. 4a, 20:00

Ekainaren 11n Lesakan eta Donezteben eskainiko dute eta hilaren 18an Elbeten.

Lau orduko ikastaroak izanen dira eta Anderiz enpresak eskainiko ditu. Ekainaren 11n Alkaiaga industrialdean Cederna Garalur elkarteak duen egoitzan bilduko dira, 08:30etik 12:30era. Egun berean Doneztebeko Herriko Ostatuan eskainiko dute ikastaroa, 16:00etatik 20:00etara. Hilaren 18an, berriz, Elbeteko lehengo eskolan bilduko dira, 16:00etatik 20:00etara.

Ikastaroaren prezioa 35 eurokoa izanen da eta izena emateko 669 42 49 49ra deitu edo info@anderiz.com helbidera idatzi beharko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun