Futbol-8ko Nafarroako finaletan ariko dira Gure Txokoako alebinak eta Baztan eta Beti Gazteko benjaminak

Ttipi-Ttapa 2019ko mai. 31a, 14:00

Gure Txokoako alebinak goitian eta Baztan eta Beti Gazteko benjaminak beheitian. Hiru taldeek Nafarroako azken fasea jokatuko dute larunbatean.

Berakoak San Adrianen ariko dira eta baztandarrak eta lesakarrak Antsoinen ekainaren 1ean

Futbol-8 denboraldia ere bukatua da eskualdeko talde gehienentzat, baina ekainaren 1ean, alebin eta benjamin mailako azken faseak jokatuko dituzte. Gure Txokoako bigarren urteko alebinak San Adrianen ariko dira eta Baztan eta Beti Gazteko bigarren urteko benjaminak Antsoainen larunbat goizean.

Bigarren urteko alebinetan Nafarroa osoko sei talde ailegatu dira San Adrianen jokatuko den azken fase honetara eta bi multzotan banatuko dituzte. Lehen multzoan Valtierrano, Ondalan A eta Oberena C ariko dira eta bigarren multzoan, San Adrian A, Aluvión A eta Gure Txokoa A. Multzo bakoitzeko irabazleek finala jokatuk dute 12:30ean.

Bigarren urteko benjaminetan, Nafarroa osoko zortzi talde ariko dira Antsoaingo azken fasean, bi multzotan banatuak. Lehen multzoan, Baztan A taldearekin batera, Gazte Berriak, Tudelano A eta Azkoyen A ariko dira; B multzoan, berriz, Beti Gazte Arekin batera, Osasuna, Peña Azagresa eta Izarra A. Multzo bakoitzeko irabazleek finala jokatuko dute 12:45ean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun