Hauteskunde gauaren jarraipen berezia eginen du ERRAN.EUS atariak

Ttipi-Ttapa 2019ko mai. 26a, 09:00

Ttipi-Ttapak hauteskunde gauaren jarraipena eginen du ERRAN.EUSen. Hautetsontziak ixten diren unetik aitzinera, emaitzak jaso ahala, herriz herri eta eskualdeka ateratzen diren datuak bilduko ditu webgunean eta atal berezia argitaratuko du aste honetan banatuko den aldizkarian.

Datu historikoak eskura daude kontsultak eta konparazioak egiteko

Eguneko emaitzak ez ezik, datu historikoak ere kontsulta daitezke ERRAN.EUSen; 1977an Espainiako Kongresurako egin ziren hauteskundeen datuetatik hasita gaur egun arte gure eskualdean egin diren hauteskunde guztien datuak, hain zuzen. Eskualdeka edo herriz herri kontsulta daitezke eta, nahi izatera, bi hauteskunderen konparaketak egiteko aukera ere eskaintzen du webguneak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun