Osasunbideak 950.000 euroko inbertsioa egin du Nafarroako 12 herritan tokiko kontsultategiak berritzeko

Ttipi-Ttapa 2019ko mai. 24a, 13:00
Arantzako medikua-kontsultan berritze-lanak egiteko 24.000 euro jasoko ditu Udalak.

Tartean, Baztango eta Arantzako udalek laguntzak jasoko dituzte 2019rako aurreikusitako berritze, handitze edo egokitze lanak egiteko

Nafarroako Osasun Zerbitzuak-Osasunbideak guztira 950.000 euroko laguntza banatu du 12 Udal eta Kontzejuren artean, mediku-kontsultak berritzeko. Bertzeak bertze, tokiko kontsultategiak eta osagarriak handitzeko, berritzeko eta egokitzeko 2019an eginen diren obretarako erabiliko dira.  

Eskualdeko udalei dagokienez, Baztango Udalak 16.457,72 euro jasoko ditu, Oronozko kontsulta handitu eta zaharberritzeko proiektua idazteko; Arantzako udalak 24.099,72 euro jasoko ditu mediku-kontsultan berritze-lanak egiteko. 

Diru-laguntzarik gabe gelditu dira Eratsun, Arano, Urroz eta Igantziko udalek egindako eskaerak. Eratsun, Arano eta Igantzin instalazioak egokitzeko eta hobetzeko jarduketa ttikiak egin nahi dituzte eta Urrozen galdara aldatu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun