Futbol partida bakan batzuk jokatuko dituzte asteburuan eskualdeko taldeek

Ttipi-Ttapa 2019ko mai. 24a, 06:30
Baztan futbol taldeko kadeteek mailaz igotzeko bigarren kanporaketaren joaneko partida jokatuko dute larunbatean Giltxaurdin.

Beti Gazteko gizonezkoek eta Baztango emakumeek denboraldiko azken partida jokatuko dute etxetik kanpo eta Baztango kadeteek mailaz igotzeko bigarren kanporaketa Giltxaurdin

Kirol denboraldia bukatu da eskualdeko talde gehienentzat. Bai bederen, eskubaloian, saskibaloian eta areto-futbolean ari direnentzat. Futbolean ere gehienek bukatu dute, eta asteburu honetan azken jardunaldia izanen da Beti Gazteko mutilen talde nagusiarentzat, Baztango emakumeentzat eta futbol-8an ari diren alebin eta benjaminentzat. Beti Gazteko emakumeek oraindik bertze partida bat ere jokatu beharko dute hurrengo asteburuan eta Baztango kadeteek mailaz igotzeko bigarren kanporaketako joanekoa jokatuko dute larunbatean Giltxaurdin.

Gipuzkoako Ohorezko mailan

  • Zarautz - Beti Gazte, larunbatean 16:30ean Zarauzko Asti zelaian.

Nafarroako emakumeen ligan

  • CD Itaroa Huarte – Baztan, igandean 11:30ean Uharteko Aretan.

Gipuzkoako emakumeen Gorengoen mailako txapeldunen fasean

  • Aloña Mendi - Beti Gazte, igandean 17:00etan Oñatiko Azkoagain zelaian.

Nafarroako kadeteen bigarren mailan igoera fasea bigarren kanporaketa joanekoa

  • Baztan – CD Atarrabia A, larunbatean 16:30ean Elizondoko Giltxaurdin.

  

FUTBOL-8

Alebinak

  • Doneztebe B – CD Itaroa Huarte C, larunbatean 11:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.
  • Gure Txokoa B – Berriozar F, larunbatean 11:00etan Berako Matzadan.

Benjaminak

  • Gure Txokoa B – Beti Gazte A, larunbatean 11:00etan Berako Matzadan.
  • Doneztebe B – Baztan A, larunbatean 11:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.
  • Baztan B – Doneztebe A, larunbatean 11:00etan Elizondoko Giltxaurdin.
  • Beti Gazte B – Gure Txokoa A, larunbatean 11:00etan Lesakako Mastegin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun