Hauteskunde gauaren jarraipen berezia eginen du ERRAN.EUS atariak

Ttipi-Ttapa 2019ko mai. 22a, 12:00

Hauteskunde eguna izanen da maiatzaren 26an, egun berean, udal hauteskundeak ez ezik, Nafarroako Parlamentuko eta Europako Legebiltzarreko hauteskundeak eginen baitira. Ttipi-Ttapak hauteskunde gauaren jarraipena eginen du ERRAN.EUSen. Hautetsontziak ixten diren unetik aitzinera, emaitzak jaso ahala, Ttipi-Ttaparen eremua den Nafarroako ipar-mendebaldeko datuak bilduko ditu webgunean, herriz herri eta eskualdeka. Aipatu, bertzalde, orain arte udal hauteskundeeek eman dutenaz atal berezia sortua dela ERRAN.EUSen. Atal horretan, aurkeztu diren taldeen eta egin eta eginen diren aurkezpenen berri aurkituko duzue.

Datu historikoak eskura daude

Eguneko emaitzak ez ezik, datu historikoak ere kontsulta daitezke ERRAN.EUSen;1977an Espainiako Kongresurako egin ziren hauteskundeen datuetatik hasita gaur egun arte gure eskualdean egin diren hauteskundeen datuak, hain zuzen. Eskualdeka edo herriz herri kontsulta daitezke eta nahi izatera, bi hauteskunderen konparaketak egiteko aukera ere eskaintzen du webguneak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun