Eskualdeko Solaslagunak Lapuebla de Labarkara joanen dira Mintza Eguna ospatzera

Ttipi-Ttapa 2019ko mai. 17a, 08:30
Joan den urteko Mintza Eguna, Hondarribian.

Arabar Errioxan eginen den ospakizunera joateko izen-ematea maiatzaren 24ra bitarte egin daiteke

Ekainaren 1ean Baztan, Bortziriak eta Malerrekako solaslagunak Lapuebla de Labarkara joanen dira, Mintza Eguna ospatzera. Izena emateko zein informazio gehiago eskatzeko, Solaslagunaren txokora (610 92 06 73 / solaslaguna@topagunea.eus) deitu edo idatzi beharko da, maiatzaren 24ra bitarte.

Mintza Eguna Euskal Herri guziko mintzalagunak biltzen dituen besta da. Joan den edizioa Hondarribian egin zen eta aurten, berriz, Lapuebla de Labarkan. Bertan, Arabar Errioxako Mintzalgunak prestaturiko egitarauaz gozatzeko aukera izanen dute.

 

Egitaraua

11:30ean Ongi etorria eta hamaiketakoa, herriko plazan.

12:00etan Hiru proposamen (horietatik bi aukeratu beharko dira):

– Ardo eta olio dastaketa.

– Tren turistikoa Covila upategira + bisita.

– Tren turisticoa Poveda parke naturalera + bisita.

13:30ean Kalejira animatua eta poteoa, herriko plazatik hasita.

15:00etan Bazkaria (menu arrunta, haurrentzakoa, beganoa edo zeliakoa, aukeran).

17:00etan Esker emate ekitaldia.

17:30ean Erromeria.

Joan-etorria errazteko, garraio zerbitzua izanen da. Autobusak hiru geldialdi eginen ditu eskualdean: 8:45ean Beran (Euskaldunan), 9:10ean Donezteben (Bordatxo ondoko geltokian) eta 9:25an Oronoz-Mugairen (autobus geltokian).

Prezioa:

Bazkaria + hamaiketakoa: helduak 22 € / haurrak 14 €

Bazkaria + hamaiketakoa + autobusa: helduak 30 € / haurrak 20 €

Bidenabar, oroitarazi nahi dute Solaslagunak antolaturiko ekintzak denei irekiak direla. Parte hartzeko baldintza bakarra euskaraz komunikatzea da.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun