Igoera lortu gabe bukatu dute denboraldi bikaina Erreka eta BKTko eskubaloi talde nagusiek

Ttipi-Ttapa 2019ko mai. 13a, 08:18
Errekak zaleen babesa izan zuen Zarautzen, baina ez zen aski izan igoera lortzeko.

Doneztebeko mutilak Zarautzen eta Baztango neskak Bartzelonan aritu ziren 

Azken txanpan sartua da denboraldia. Eskubaloian, Erreka eta BKTko talde nagusiek lehen maila nazionalera igotzeko faseak jokatu dituzte, Zarautzen Doneztebeko mutilek eta Bartzelonan Baztango neskek. Errekakoek garaipen bakarra lortu zuten eta BKTkoek hiru partidak galdu zituzten, baina harrotzeko moduko denboraldia osatu dute. Areto-futbolean, Aurrerako infantilek eta alebinek kopako finaletarako sailkatzea lortu dute. Futbolean, Doneztebeko talde nagusiak garaipena lortu arren, ez du igoera faserako sailkatzea lortu. Jubenilek, berriz, lehen mailara igotzea lortu dute. Baztanek, Beti Gaztek eta Gure Txokoak mailari eutsi diote.

FUTBOLA

Nafarroako hirugarren mailan

Baztan 2 (Javi Urrutiaren golak) – CD Cantolagua 1

 

Gipuzkoako Ohorezko mailan

Hondarribia 1 - Beti Gazte 3 (Igor Gurrutxaga, Jon Ubiria eta Mikel Arriola)

 

Gipuzkoako Gorengoen mailan

Gure Txokoa 2 (Jon de la Cruz, Aimar Lekuona) – Astigarragako Mundarro 2

 

Nafarroako Preferente mailan

Doneztebe 5 (Xabier Erasunek 2, Irail Zestau, Borja Arregi eta Adrian Goñi) – JD San Jorge 1. Azken partida irabazi arren, ez dira igoera faserako sailkatu.

  

Nafarroako emakumeen ligan

CD Kirol Sport 3 – Baztan 1 (Olaia Mendiburu)

 

Gipuzkoako emakumeen Gorengoen mailako txapeldunen fasean

Beti Gazte 3 (Idoia Garde, Paula Artieda eta Olaia Telletxea) – Hernani 1

 

Jubenilak Kopa Nazionalean

UDC Txantrea A 5 – Baztan 0

 

Nafarroako jubenilen bigarren mailako igoera fasean

Rotxapea CD 0 – Doneztebe 4 (Aimar Jabalerak 2, Enaitz Iriarte eta Aimar Latxe. Lehen mailara igo dira doneztebarrak, jardunaldi baten faltan.

 

Gipuzkoako kadeteen lehen mailako igoera fasean

Billabona A 4 - Beti Gazte 1 (Jonan Berrozpe)

 

Gipuzkoako kadeteen lehen mailako kopako final zortzirenak

Gure Txokoa 0 – Internacional CD 0. Penaltietan Gure Txokoak irabazi eta final laurdenetan izanen da.

 

Nafarroako kadeteen bigarren mailan igoera fasea lehen kanporaketa

Baztan 1 (Angel Telletxea) - AD Mendillorri 1

 

Gipuzkoako infantilen lehen mailako kopa final zortzirenak

Ostadar A 3 - Beti Gazte 1 (Josu Etxepeteleku)

 

Nafarroako infantilen lehen maila

SD Lagunak 3 – Baztan 2 (Miguel Castillo eta Imanol Goienetxe)

CD Gares 1 – Doneztebe 7 (Ekaitz San Martinek 2, Oihan Elizondok 2, Eki Erasun, Joritz Iribarren eta Aitor Agesta)

 

Nafarroako infantilen bigarren mailan

Baztan 1 – CD San Adrian 3

 

ARETO-FUTBOLA

Kadete mutilak txapeldunen fasea

Aurrera 0 – CAD Irabia 4

 

Mutiko infantilak txapeldunen fasea

AD San Juan B 4 - Aurrera A 3

 

Mutiko infantilak kopako finalerdiak

Aurrera B 1 – CFS Ribera de Navarra 1. Penaltietan 3-1 irabazi leitzarrek eta finalean izanen dira.

 

Mutiko alebinak kopako finalerdiak

Aurrera 7 – CD El Redin B 1.  Alebinak ere Tafallan jokatuko diren finaletan izanen dira

 

ESKUBALOIA

Mutilak seniorrak lehen maila nazionalerako igoera fasea Zarautzeko Aritzbatalde kiroldegian

Erreka 25 – Quesería La Fuente Pereda (Santander) 26

Erreka 32 – Leche Mesenor Malonmano Nava (Segobia) 30

Txikipolit Zarautz 29 – Erreka 24

 

Emakume seniorrak lehen mailarako igoera fasea Bartzelonan

Gavá (Bartzelona) 29 – Baztango BKT 16

Baztango BKT 14 – Agreda (Aragoi) 25

Baztango BKT 17 – Ribera Alta L’Alcudia (Valentzia) 31

 

Neska infantilak

BM Lizarreria A 21 - Baztango BKT A 22

  

SASKIBALOIA

Kadete neskak bigarren mailan

Toki Ona Bortziriak 60 – IES Valle Ebro Genesis 56

 

Infantil neskak bigarren mailan

Toki Ona Bortziriak 55 – Jesuitinas 15

 

Aurreinfantil mutikoak

Toki Ona Bortziriak 68 – Sagrado Corazon Liceo Monjardin 52

 

Minibasket neskak

Toki Ona Bortziriak 27 – Protesalpic CB Olite 43

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun