Doblete historikoa lortu du Erreka eskubaloi taldeak

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2019ko mai. 6a, 08:59
Errekak kopako finala irabazi zuen larunbatean Elizondon eta doblete historikoa lortu du. Denboraldi honetan jokatu dituen 31 partidak irabazi ditu.

Futbolean, kopatik kanpo gelditu da Leitzako Aurrera eta salbazioa segurtatu dute Beti Gaztek eta Gure Txokoak

 

Doblete historikoa lortu du Erreka eskubaloi taldeak Elizondoko kiroldegian larunbat arratsaldean, kopako finala Cantolaguaren kontra irabazita. Liga eta kopa, biak irabazi dituzte. Sekula lortu gabeko lorpena. Gainera, denboraldian jokatu dituzten 31 partidak irabaztea lortu dute eta afiziorik onenaren saria ere jaso dute Errekazaleek Nafarroako Federazioaren eskutik. Heldu den asteburuan mailaz igotzeko fasea jokatuko dute Zarautzen. BKTko emakumeek ere mailaz igotzeko fasea izanen dute Bartzelonan. Futbolean, Beti Gazteko eta Gure Txokoako talde nagusiek maila mantentzea segurtatu dute, nahiz eta beratarrek jipoi handia jaso zuten Tolosan. Leitzako Aurrerak galdu egin zuen kopako final laurdenetan.

 

FUTBOLA

Nafarroako hirugarren mailan

  • AD San Juan 1 – Baztan 0

Gipuzkoako Ohorezko mailan

  • Beti Gazte 4 (Urki Txoperena, Ander Ordoki, Igor Gurrutxaga eta Oier Iantzi) – Amaikak Bat 1

Gipuzkoako Gorengoen mailan

  • Tolosa CF 7 - Gure Txokoa 1 (Ruben Pedrosa)

Nafarroako Preferente mailan

  • CD Amigó 1 – Doneztebe 1 (Irail Zestau)

Nafarroako erregionaleko lehen mailako kopako final zortzirenak

  • CA Cirbonero B 5 – Aurrera 3 (Joanes Oskoz, Markel Barriola eta Jon Mattin Sukuntza). Luzapenean galdu zuten leitzarrek eta kopatik kanpo gelditu dira.

Nafarroako emakumeen ligan

  • Baztan 4 (Nerea Salaburu, Olaia Mendiburu, Leire Rekalde eta Ana Quevedo) – CD Universidad de Navarra 0

Gipuzkoako emakumeen Gorengoen mailako txapeldunen fasean

  • Hondarribia 3 - Beti Gazte 1 (Olaia Telletxea)

Jubenilak Kopa Nazionalean

  • Baztan 1 (Gilen Quertier) - SD Lagunak 1

Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailan

  • Santo Tomas Lizeoa 6 - Beti Gazte 3 (Jon Zabala eta Iker Iriartek 2)

Nafarroako jubenilen bigarren mailako igoera fasean

  • Doneztebe 5 (Enaitz Iriartek 2, Unai San Miguel, Aimar Jabalera eta Aimar Sarratea) – CD Lagun Artea 3

Gipuzkoako kadeteen lehen mailako igoera fasean

  • Beti Gazte 3 (Jonan Berrozpe eta Mattin Lekuonak 2) – Real Union Club 6

Gipuzkoako kadeteen lehen mailako kopan

  • Behobia B 0 - Gure Txokoa 4 (Unai Garrok 2, Alexander Alzuguren eta Julen Ubiria)

Nafarroako kadeteen bigarren mailan

  • CD Asdefor B 1 – Baztan 6
  • UCD Burlades A 2 – Doneztebe 1 (Oier Agirre)

Gipuzkoako infantilen lehen mailan, txapeldunen fasean

  • Astigarragako Mundarro 3 - Gure Txokoa 1 (Kenai Garcia)

Gipuzkoako infantilen lehen mailako kopan

  • Beti Gazte 2 (Luken Urtxegi eta Iker Agirretxe) – Dunboa Eguzki 4

Nafarroako infantilen lehen mailan

  • Baztan 0 – Rotxapea CD 1
  • Gazte Berriak Ansoain 2 – Doneztebe 1 (Oihan Elizondo)

Nafarroako infantilen bigarren mailan

  • CD Aoiz 6 – Baztan 2

  

ARETO-FUTBOLA

Gipuzkoako lehen mailan

  • Jaixki AFT 1 - Gure Txokoa 1
  • Aurrera 4 – SD Euskalduna 3

Kadete mutilak txapeldunen fasean

  • AD San Juan A 6 – Aurrera 1

Mutiko infantilak txapeldunen fasean

  • Aurrera A 4 - CD Jesuitinas 3

Mutiko infantilak kopako finalerdiak (joanekoa)

  • CFS Ribera de Navarra 1 - Aurrera B 1

Mutiko alebinak kopako finalerdiak (joanekoa)

  • CD El Redin B 4 – Aurrera 2

 

ESKUBALOIA

Mutilak seniorrak kopako finala

  • Erreka 29 – Cantolagua 26. Doneztebarrak txapeldun.

Mutiko kadeteak ligan

  • Loyola B – Erreka

Neska kadeteak kopan

  • Txantrea 31 – Baztango BKT 29

Neska infantilak

  • Baztango BKT B 24 – BM Tafalla B 21

Neska alebinak

  • Baztango BKT A – Helvetia Anaitasuna A
  • Aoiz Balonmano – Baztango BKT C
  • Carcastillo – Baztangop BKT B
  • Baztango BKT D – BM Uharte
  • Erreka – Loyola A

Aurrealebin neskak

  • Baztango BKT A – BM Lizarreria A
  • BM Uharte B – Baztango BKT B

 

SASKIBALOIA

Junior neskak bigarren mailan

  • Toki Ona Bortziriak 37 – San Cernin B 45

Kadete neskak bigarren mailan

  • Avia Zizur Ardoi 36 - Toki Ona Bortziriak 33

Infantil neskak bigarren mailan

  • CB Valle de Egues - Toki Ona Bortziriak

Aurreinfantil mutikoak

  • Biurdana Urdina 64 - Toki Ona Bortziriak 46

Minibasket neskak

  • Ribaforada - Toki Ona Bortziriak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun