Malerreka eta Bertizaranako talde feminista sortzeko batzarra eginen dute ortziralean Elgorriagan

Ttipi-Ttapa 2019ko mai. 6a, 12:00
Martxoaren 8an Donezteben egin zen elkarretaratzean Malerreka eta Bertizaranako emakumeek bat egin zuten.

Elgorriagako ostatuan bilduko dira 20:30ean

Malerreka eta Bertizaranako talde feminista sortzeko batzarra eginen dute heldu den ortziralean, maiatzaren 10ean, Elgorriagako ostatuan. 20:30ean bilduko dira, mahai-inguruan. Antolatzaileek bertaratzen direnei jatekoa eramateko adierazi diete, bilera egin bitartean afari autogestionatua egiteko asmoz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun