Kopako finalean ere izanen da Erreka eskubaloi taldea

Ttipi-Ttapa 2019ko api. 29a, 08:45
Aurrera futbol taldeak kopako final laurdenetarako sailkatzea lortu du.

Futbolean, kopan aurrera egin du Leitzako Aurrerak

Aste Santu ondoko asteburuan kopako finalaurrekoak jokatu dituzte Erreka eta BKTko eskubaloi talde nagusiek. Errekako mutilek heldu den larunbatean jokatuko den finalerako sailkatzea lortu dute, baina BKTko emakumeek galdu egin dute. Futbolean, Aurrerak aurrera egin du kopa txapelketan eta Doneztebek ere garaipena lortu du Preferenten. Baztanek berdindu egin zuen Elizondon Peña Sporten kontra. Gipuzkoan ari diren taldeek ez dute jardunaldirik izan asteburu honetan.

FUTBOLA

Nafarroako hirugarren mailan

Baztan 1 (Javier Urrutia) – Peña Sport 1

 

Nafarroako Preferente mailan

Doneztebe 1 (Borja Arregi) – CD Pamplona B 0

 

Nafarroako erregionaleko lehen mailako kopako final zortzirenak

Aurrera 3 (Jon Perurena, Mikel Sagastibeltza eta Oinatz Mariezkurrena) – CD Salesianos 2

 

Nafarroako emakumeen ligan

SD Alsasua 1 – Baztan 0

 

Jubenilak Kopa Nazionalean

Peña Sport 6 – Baztan 1 (Oscar Elorza)

 

Nafarroako jubenilen bigarren mailako igoera fasean

Doneztebe 2 (Aimar Zestauren golak) – SD Alsasua 2

 

Gipuzkoako kadeteen lehen mailako igoera fasean

Burumendi 3 - Beti Gazte 3 (Ioritz Eugi eta Xuban Fernandezek 2), ortzegunean jokatu zuten gibeleratutako partida.

 

Nafarroako kadeteen bigarren mailan

Baztan 5 (Julen Urreaga, Angel Telletxeak 2, Imanol Zoco eta Txomin Altxu) – CD Beriain B 0

Doneztebe 6 (Manex Iparragirre, Dabid Mitxeo, Enaitz Portu, Jokin Oteiza, Mikel Mariezkurrena eta Urko Oiarzabal) – CD Asdefor B 1

 

Nafarroako infantilen lehen mailan

Doneztebe 3 (Joritz Iribarren, Xuban Erbiti eta Oihan Elizondo) – JD San Jorge A 6

 

Nafarroako infantilen bigarren mailan

Baztan 2 – CD Cantolagua 2

 

ESKUBALOIA

Mutilak seniorrak kopako finalaurrekoa

Erreka 31 – Anaitazarra 19. Finalerako sailkatu da Erreka.

 

Emakumeak kopan finalaurrekoak

Loyola 37 – Baztango BKT 13

  

Mutiko kadeteak ligan

Erreka 33 – BM Tafalla 26

 

Neska infantilak

Baztango BKT B 28 – Lagunak 22

 

Neska alebinak

BM Lizarreria B - Baztango BKT D

 

SASKIBALOIA

Junior neskak bigarren mailan

CBSA El Navarrico 42 - Toki Ona Bortziriak 46

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun