Kopako finalaurrekoak jokatuko dituzte Erreka eta BKTko eskubaloi talde nagusiek

Ttipi-Ttapa 2019ko api. 26a, 06:30
Liga irabazi ondotik köpa eskuratzen saiatuko da Erreka eskubaloi taldea.

Futbolean Nafarroako ligetako taldeek bakarrik jokatuko dute eta Baztanek, Doneztebek eta Aurrerak etxean izanen dituzte partidak 

Aste Santu ondoko asteburuan kopako finalaurrekoak jokatuko dituzte Erreka eta BKTko eskubaloi talde nagusiek. Liga irabazi ondotik, kopa lortuta dobletea lortu nahi dute Errekakoek, lehen maila nazionalera igotzeko sektorea jokatu aitzinetik. Futbolean, Gipuzkoako ligetan ari diren taldeek oraindik atseden izanen dute. Nafarroako ligetan, Baztanek eta Doneztebek etxean jokatuko dituzte ligako partidak eta Aurrerak ere Leitzan jokatuko du kopako final zortzirenetako kanporaketa.

FUTBOLA

Nafarroako hirugarren mailan

Baztan – Peña Sport, larunbatean 16:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

 

Nafarroako Preferente mailan

Doneztebe – CD Pamplona B, larunbatean 18:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

 

Nafarroako erregionaleko lehen mailako kopako final zortzirenak

Aurrera – CD Salesianos, larunbatean 12:00etan Leitzako Arkiskilen.

 

Nafarroako emakumeen ligan

SD Alsasua – Baztan, igandean 18:30ean Altsasuko Dantzalekun.

 

Jubenilak Kopa Nazionalean

Peña Sport – Baztan, larunbatean 17:00etan Tafallako San Franciscon.

 

Nafarroako jubenilen bigarren mailako igoera fasean

Doneztebe – SD Alsasua, igandean 17:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

 

Gipuzkoako kadeteen lehen mailako igoera fasean

Burumendi 3 - Beti Gazte 3 (Ioritz Eugi eta Xuban Fernandezek 2), ortzegunean jokatu zuten gibeleratutako partida.

 

Nafarroako kadeteen bigarren mailan

Baztan – CD Beriain B, igandean 17:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Doneztebe – CD Asdefor B, larunbatean 16:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

 

Nafarroako infantilen lehen maila

Doneztebe – JD San Jorge A, larunbatean 11:30ean Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

 

Nafarroako infantilen bigarren mailan

Baztan – CD Cantolagua, igandean 12:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

  

FUTBOL-8

Alebinak

Berriozar C – Gure Txokoa A, larunbatean 12:15ean Berriozarren.

Beti Gazte A – JD San Jorge A, larunbatean 11:00etan Lesakako Mastegin.

Baztan A - Cantolagua A, igandean 10:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

SD Lagunak C – Gure Txokoa B, larunbatean 12:00etan Barañaingo Lagunak zelaian.

CD Universidad de Navarra B – CD Baztan B

 

Benjaminak

Baztan A – Doneztebe A, larunbatean 10:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Beti Gazte A – Gure Txokoa A, larunbatean 11:00etan Lesakako Mastegin.

Gure Txokoa B – Baztan B, larunbatean 11:00etan Berako Matzadan.

Doneztebe B – Beti Gazte B, larunbatean 09:30ean Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

 

ESKUBALOIA

Mutilak seniorrak kopako finalaurrekoa

Erreka – Anaitazarra, larunbatean 18:30ean Doneztebeko kiroldegian.

 

Emakumeak kopan finalaurrekoa

Loyola – Baztango BKT, larunbatean 18:00etan Iruñeko San Ignacio kiroldegian.

 

Mutiko kadeteak ligan

Erreka – BM Tafalla, larunnbatean 11:00etan Doneztebeko kiroldegian.

 

Neska infantilak

Baztango BKT B – Lagunak, larunbatean 11:00etan Elizondoko kiroldegian.

 

Neska alebinak

BM Lizarreria B - Baztango BKT D, larunbatean 10:30ean Lizarrako Oncineda karpan.

 

SASKIBALOIA

Junior neskak bigarren mailan

CBSA El Navarrico - Toki Ona Bortziriak, igandean 16:00etan San Adrianen.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun