ERRAN.EUS atariak antolatu duen III.argazki lehiaketara 33 argazki aurkeztu dituzte eta Pello San Millan baztandarraren Zakozar eta Marina argazkiak lortu du epaimahaiaren saria: Nekatur Euskadiko Nekazalturismo Elkarteak eskainitako Nekatur bono orlegia (bi lagunendako bi gau eta bi gosari). ERRAN.EUSeko erabiltzaileek ere izan dute sari bat banatzeko ardura eta 400 bozka inguru jaso dira. Jon Martinez lesakarraren Bientzat argazkia izan da bozka gehien jaso dituena; Elgorriagako bainuetxean bi lagunendako zirkuitua eta otordua irabazi ditu.
Parte-hartzaile guztien artean banatzen zen saria Iker Gorosterrazu iturendarrari egokitu zaio: Elbeteko posadan bi lagunendako otordua. Sari-banaketa apirilaren 30ean egitekoa dute.