Hondarribian desagertutako Legasako gazte arrantzalearen bila ari dira

Ttipi-Ttapa 2019ko api. 16a, 16:36
Erreskatatze-taldea, Ertzaintza eta Gurutze Gorriko boluntarioak Biosnar inguruan dabiltza. EITB

EITB.EUS atariak adierazi duenez, 29 urteko legasar bat da desagertua.

EITB.EUSek jakinarazi duenez, 29 urteko legasar arrantzale bat desagertu da Hondarribian. Antza denez, atzo goizean Jaizkibelera joan zen arrantzatzera eta ez da etxera itzuli. Familiako kideek gaur goizean jarri dute salaketa.

Erreskatatze-taldea, Ertzaintza eta Gurutze Gorriko boluntarioak Biosnar inguruan dabiltza. Era berean, Pasaia eta Hondarribiko bertze inguru batzuk ere arakatzen ari dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun