Tokirik ez Baztan-Bidasoan Aste Santuan ostatu hartzeko

Ttipi-Ttapa 2019ko api. 16a, 18:00
Urruska landetxea, Elizondon.

Establezimenduak 100%ean beteta daudela ohartarazi du Baztan-Bidasoa Turismoa elkargoak 

Joerari eutsi eta bertze urtez Baztan-Bidasoko landetxeak, hotelak, hostalak, kanpinak eta alojamenduak beteta daude Aste Santuan. Ez dago ostatu hartzeko tokirik gure eskualdean eta azken orduko anulaziorik ez badago, % 100koa izanen da okupazioa eskualdean.

Lehendabiziko bisitariak asteburuan iritsi zaizkigu, nolanahi ere gehienak ortzegunetik astelehenera egonen dira Baztan-Bidasoan.

 

Aste Santua, 2019ko okupazio datuak

Baztan-Bidasoa mendialdeko destino gisa sendotu da aurten eta Nafarroak okupazio mailarik altuena du, Estatu espainiarreko gainontzeko erkidegoekin alderatuz.

Nafarroa %93,39; Aragoi  %84,95; Extremadura %84,17; Gaztela-Leon %83,68; Katalunia %80,76; Errioxa %80,17 eta EAE %80,11%.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun