Lesakako Tantirumairu ikastolako 6-11 urteko taldeak Baloreak elkartasuna abestu zuen. Baztan Ikastolako 11-12 urteko taldeak Huntzaren Gaztetxean bizirik, Lekarozko institutuko 15-16 urteko taldeak beraiek sortutako Gure kanta eta Leitzako Aralar Udal Musika Eskolako 13-14 urteko bikoteak Izaro eta Mikel Urdangarinen Errefuxiatuarena.
Beraiekin batera, Lodosako Ibaialde ikastola, Orkoiengo taldea, Lakuntza eskola, Noaingo eskola, Zarrakazteluko eskola, Sanduzelai ikastola, Auzalar eskola, Tafallako Garcés de los Fayos ikastola, Tuterako Argia ikastola, Lekunberriko Aralar Musika Eskola, Jaso ikastola eta Iruñeko Rompecuerdas musika eskolako abeslariak izan ziren.