Bisita gidatuen eskuorri berria karrikaratu du Baztan-Bidasoa Turismoak

Ttipi-Ttapa 2019ko api. 12a, 18:06
Eskualdean bizi daitezkeen 16 esperientzia biltzen ditu bisita gidatuen eskuorriak.

16 esperientzia prest ditu, tartean Bidasoa Bide Berdean barna Ameztia BTTk Arkupoe gozotegiak txokolatearen prozesua ezagutzeko eskaintzen dituztenak

Udaberriarekin bat eginez, bisitarien joan etorria areagotzen da Baztan-Bidasoko herrietan eta beraiei ahalik eta zerbitzu onena eskaintzeko asmoz, Baztan-Bidasoa Turismoak Bisita Gidatuen eskuorria karrikarratu du bertze urte batez. Aurtengoan 16 bisita biltzen ditu  bisita gidatuen “katalogoak”, eskualdea goitik behera ezagutzeko: herriak, kultura, gastronomia, abentura,…

Berrikuntza ugari

Gure eskualdera datozen bisitariek bisita gidatuen eskaintza guztia publikazio bakarrean aurkitzea da folletoaren helburua.

2019ko edizioak berrikuntza ugari dakartza gainera, bai bisita kopuruari dagokionean, aurten 16 bisita daude aukeran, iaz baino 2 gehiago; eta baita bisiten gaiei dagokionean ere.

Berrikuntzen artean, Bidasoko Bide Berdean barna, Ameztia BTTk eskaintzen duen bisitaz gain, bisita gastronomikoen atalaren handitzea dugu Kortariko gasna eta Jauregia gasnategietan ateak zabalduko dizkigute gasna nola egiten duten erakusteko; Amaiurko errotan bisita eta talo tailerra/dastaketa egin ahako dugu; Esarte harategian txistorra nola egiten duten erakutsiko digute eta Iruritako Arkupe Gozotegian txokolatearen prozesu guztia ikusteko aukera eskainiko digute.

Abentura alorrean, Beintza-Labaingo Lezealde kobazuloan espeleo egiteko proposamena; Bertiz Abentura Parkeko bisita eta Irrisarri Landek proposatzen duen “Baxiko Natura” ditugu. Baita Ordoki Zalditegiak proposatzen digun zadi gaineko ibilaldia ere,

Historia, artea eta herrien esparruan: Urdazubiko lezeak; Etxalarko herria; Kontrabandoa gauez; Etxalarko usateagiak; Baztan Trilogia eta Baztan Toursen eskaintza Zugarramurdi, Urdazubi, Gorramendi/Elizondo ezagutzeko.

Bisita Gidatuen eskuorrian, bisita bakoitzaren ordutegia, prezioa, erreserba telefonoa eta baldintzak zehaztuta agertzen dira.

Eskuorria doakoa da. Baztan-Bidasoa Turismo Elkargoko establezimenduetan eta Turismo bulegoetan dago eskuragarri. Baita sarean ere, Baztan-Bidasoa Turismo Elkargoko web orrian ere: www.baztan-bidasoa.com  Ezagutu gaitzazu! Gozatu gaitzazu!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun