Erremontelariek protagonismoa izan dute laxoa txapelketako bigarren jardunaldian

Ttipi-Ttapa 2019ko api. 11a, 20:00

Doneztebe Avia eta Irurita Miguelenekoak Bear-Zanan. Iruritarrak 5-9 nagusitu ziren. Gorka Urtasun erremontelaria eta Eloy Garcia erremontelari ohia aurrez aurre izan ziren.

Gaur egungo txapelduna, Doneztebe The Moment, indartsu hasi da eta garaipen garbia lortu du Arraiozen 

Baztan-Errekako 40. Laxoa txapelketako bigarren jardunaldia jokatu da asteburuan. Bitxikeri moduan, jardunaldian hiru erremontelari profesional aritu dira: Urtasun (Irurita Miguelene), Xanti Uterga (Doneztebe Zarbonet, Kotetoren partez) eta Aritz Juanenea (Doneztebe Titi) eta baita bertze bi erremontelari ohi ere: Eloy Garcia (Doneztebe Titi) eta Lander Erkizia (Doneztebe Avia). 

Emaitzei dagokienez, A multzoan, doneztebarren arteko derbian, Apezteguiak 7-9 irabazi zion Mikelori. Gaur egungo txapeldunak, Doneztebe The Moment, indartsu hasi dira eta 3-9 irabazi zuten Arraiozen. Doneztebe Titik, berriz, 5-9 galdu zuen Irurita Migueleneren kontra (argazkian).

B multzoan, Irurita Olarik 9-7 irabazi zion Oiz Kokoetxeari eta emaitza berbera errepikatu zen Doneztebe Avia eta Doneztebe Zarbonet taldeen artean. Azken hauek irabazi zuten. Aviak, partida galtzeaz gain, Jabiertxo Almandoz sakalaria ere galdu zuen, min hartuta.

 

Hirugarren jardunaldia asteburu honetan

A multzoa

  • Doneztebe Apezteguia – Doneztebe Titi, larunbatean 16:00etan
  • Dontezbe The Moment – Doneztebe Mikelo, larunbatean 18:00etan
  • Irurita Miguelene – Arraioz Zubiondo, larunbatean 17:00etan

 

B multzoa

  • Oiz Kokoetxea – Doneztebe Avia, igandean 17:00etan
  • Irurita Olari – Arraioz Sagardia, igandean 17:00etan
  • Atsedenaldia: Doneztebe Zarbonet

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun