Batzorde Kudeatzailea osatzeko hautagaitzak aurkezteko epea zabaldu du Nafarroako Herri Kirol Federazioak

Ttipi-Ttapa 2019ko api. 11a, 10:00
Herri Kirol programaren aurkezpena iaz, Nafarroako Herri Kirol Federazioak Sunbillan duen egoitzan.

Joan den martxoaren erdialdera Federazioko Zuzendaritza Batzordeko kide guztiek dimisioa aurkeztu zuten eta horregatik ireki dute Batzorde Kudeatzailea osatzeko hautagaitzak aurkezteko epea. Apirilaren 17ra arte aurkeztu ahal izanen dira eskaerak.

 

Interesa dutenek Nafarroako Herri Kirol Federazioko Batzorde Kudeatzailean parte hartu nahi dutela adierazten duen dokumentua aurkeztu beharko dute, sinatuta eta NANren kopiarekin. Gisa berean, federatuaren lizentzia zenbakia ere aurkeztu beharko dute eta horrek gaur egun indarrean dagoena izan beharko du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun