Eskualdeko sei proiektuk 'Cederna Garalur Elkartea 2014-2020' programaren dirulaguntza jasoko dute

Ttipi-Ttapa 2019ko api. 11a, 13:00
Zugarramurdiko leizean hainbat azterketa egiteko 4.650 euro bideratu dituzte.

Nafarroako mendialdeko tokiko garapenerako 29 proiektuk jasoko dute dirulaguntza eta horien artean daude Arantza, Areso, Etxalar, Goizueta eta Urrozko Udalak eta Zugarramurdiko Garapena S.L-k.

Cederna Garalur Elkarteak martxoaren 20an onartu zuen Cederna Garalur 2014-2020 TGPE landa-garapenerako programaren hirugarren deialdiko laguntzak jasoko dituzten proiektuen zerrenda. Eskualde sei proiektu daude tartean.

Arantzako Udalak Arantzako Bideak proiektuarekin 171,30 euro jasoko ditu; Aresoko Udalak 48.634,74 euro hartuko ditu erabilera anitzeko aretoa egiteko; Etxalarko Udalak erabilera anitzeko aretoa eta hegaztien behatokia egokitzeko 50.000 euro jasoko ditu; Goizuetako Udalak Tifanitxo eraikin publikoa egokitzeko bertze 50.000 euro jasoko ditu eta Urrozko Udalak bertze 50.000 euro erabilera anitzeko aretorako. Zugarramurdiko Garapena S.L.rentzat, berriz, leizeko ibilbideen, ekipamenduen eta materialaren inguruko azterketa egiteko 4.650 euro onartu dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun