Aisialdia eta Gastronomia Gida argitaratu du aurten ere Ttipi-Ttapak

Ttipi-Ttapa 2019ko api. 11a, 14:00

Turistak ibiltzen diren tokietan 8.000 ale banatuko dira

Baztan, Bidasoa, Mendialdea eta Xaretako Aisialdia eta Gastronomia Gida argitara eman berri du TTIPI-TTAPAk. Bertan, eskualdeko ehun jatetxe, ostatu, komertzio eta aisialdirako enpresa baino gehiagoren eskaintzaren berri ematen da 88 orrialdetan, bakoitzak eskaintzen dituen berezitasunak eta zerbitzuak azalduz hiru hizkuntzatan, euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez. Baztan-Bidasoa-Xareta-Mendialdealdeko mapa bat ere badu.

8.000 ale argitaratu dira, turistak ibiltzen diren tokietan banatuko direnak, jendeak har dezan eta bazkaltzeko edo afaltzeko plana egiten lagungarri izateko. Era berean, iragarkia jarri duen jatetxe-ostatu bakoitzean ere utzi dira ale batzuk bezeroen artean banatzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun