'Kintoan barna, mugaz gaineko proiektuaz' mintzaldia antolatu dute Alduden apirilaren 12an

Ttipi-Ttapa 2019ko api. 11a, 07:30

Baigorri eta Iruñea arteko 13 herri edota eragile biltzen dituen Kintoan barna mugaz gaindiko proiektua hizpide izanen dute ortziralean Aldudeko Herriko Etxean.

Irulegiko Irratiak antolatu du hitzordua eta hainbat lagun gomitatu dituzte: Mizel Oçzafrain Bankako auzapeza, Mikel Gastesi Esteribarreko alkatea, Mixel Ernaga Urepeleko auzapeza eta Betti Bidart Baigorriko hautetsia. Horiez gain, proiektuak dituen bortz sail nagusiak aurkezteko eragile zuzenek emanen dituzte azalpenak: euskaraz Mixel Ernaga ariko da, historiaz Bixente Hirigaray Baigorriko Ondarearen Kontserbazioko laguntzailea, meategiez Ramuntxo Zaldunbide Bankako Herriko Etxeko idazkaria ariko da; kirola Pantxika Larramendi Euskal Traileko lehendakariak izanen du hizpide eta turismoaz MIxel Bidart mendi sindikatuko lehendakaria eta Panpu Lure Erreka Gorri etxekoa ariko dira. Mintzaldia ortziralean 20:30ean hasiko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun