Nafarroako Herri Kirol Jokoetako finalean izanen dira Igantzi eta Basarnegiko kirolari gaztetxoak

Ttipi-Ttapa 2019ko api. 9a, 18:00

Gaztetxoak koxkor biltzen, Erratzun jokatu zen proba konbinatuko saioan.

Apirilaren 14an jokatuko da azken saioa Altsasun

Nafarroako Herri Kirol Jokoetako laugarren jardunaldia jokatu zen Berriozarren. Honenbertzez, igande honetan Altsasun jokatuko diren finalistak erabako ziren. Haur mailako proba konbinatuan Igantzi eta kadete mailako proba konbinatuan eta sokatiran Basarnegi (Berroeta, Baztan eta Iberoko kirolariak) izanen dira eskualdeko ordezkari.

Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuarekin batera antolatzen diren Kirol Joko hauetan hiru mailetako txapelketak jokatzen dira: kimu mailakoak (11-12 urte), haur mailakoak (13-14 urte) eta kadete mailakoak (15-16 urte). Haur eta kadete mailetan Proba Konbinatu txapelketa eta Sokatira txapelketa jokatzen dira. Kimu mailan berriz Proba Konbinatu txapelketa bakarrik.

Proben ordena hau izan zen: kimu mailako Proba Konbinatua, haur mailako Proba Konbinatua, kadete mailako Proba Konbinatua eta azkenik haur eta kadete mailako Sokatira.

                                                                                                                                          

KONBINATUKO SAILKAPENAK:

Kimu mailako Proba Konbinatuan bost multzotan banaturik aritu ziren. Emaitzak:

  1. Berriozar B, 6:33.86
  2. Araxes, 6:39.84     
  3. Bargagain, 6:47.41            
  4. Andra Mari 6, 6:47.74                    
  5. Igantzi, 6:47.81                  
  6. Andra Mari 4, 6:50.06                    
  7. Andra Mari 5, 6:53.21                    
  8. Basaburua, 6:53.98
  9. Antsoain C, 6:57.23
  10. Antsoain B, 6:57.48
  11. Andra Mari 7, 7:02.36
  12. Intsusburu, 7:02.75
  13. Artzanegi, 7:06.66
  14. Gainsol, 7:06.94
  15. Antsoain A, 7:09.23
  16. Andra Mari 3, 7:11.87
  17. BRT Menditarrak, 7:17.13
  18. Andra Mari 1, 7:28.85
  19. Berriozar A, 7:29.90
  20. Andra Mari 2, 7:30.66                                                                                                      

Lau jardunaldietako denboren batura kontutan hartuta Berriozar B, Andra Mari 4, Andra Mari 6 eta Araxesek lortu dute finalerako txartela.

      

Haur mailako Proba Konbinatuan hiru multzotan banaturik aritu ziren. Emaitzak:

  1. Andra Mari 3, 8:56.28
  2. Antsoain A, 9:45.12                       
  3. Berriozar, 9:49.62              
  4. Igantzi, 9:51.61      
  5. Basartza, 10:07.55 
  6. BRT Menditarrak, 10:11.41
  7. Txantrea, 10:15.22 
  8. Antsoain B, 10:36.56
  9. Andra Mari 2, 11:05.38
  10. Andra Mari 1, 11:11.87

Lau jardunaldietako denboren batura kontutan hartuta Andra Mari 3, Igantzi, Berriozar eta Antsoain A taldeek lortu dute finalerako txartela

Kadete mailako Proba Konbinatuan Bi multzotan banaturik aritu ziren. Emaitzak:

  1. Iñigo Aritza, 9:46.28                       
  2. BRT Menditarrak, 10:08.50
  3. Andra Mari, 10:09.09         
  4. Araxes, 10:30.75   
  5. Basarnegi, 10:30.81          
  6. Berriozar, 12:54.03
  7. Antsoain, 12:55.34 

Lau jardunaldietako denboren batura kontutan hartuta Andra Mari, Iñigo Aritza, Araxes eta Basarnegik lortu dute finalerako txartela.

 

SOKATIRAKO SAILKAPENAK:

HAUR MAILA (480 KG)

A multzoa                                B multzoa                               

Andra Mari 2   (5 puntu)          Andra Mari 3   (4 puntu)         

Andra Mari 4   (4 puntu)          Txantrea          (3 puntu)         

Berriozar         (2,5 puntu)       Antsoain          (1,5 puntu)

Iñigo Aritza      (2,5 puntu)      Andra Mari 1   (1,5 puntu)

Antsoain          (Puntu 1)         

Lau jardunaldietako puntuen batura kontutan hartuta, Finala jokatuko duten lau taldeak hauek izanen dira: Andra Mari 4, Andra Mari 3, Andra Mari 2 eta Txantrea.

 

KADETE MAILA (540 KG)

A multzoa                                B multzoa                                                       

Basarnegi       (4 puntu)          Andra Mari 2   (3 puntu)                                             

Araxes            (3 puntu)          Iñigo Aritza      (2 puntu)

Antsoain         (2 puntu)          Berriozar         (Puntu 1)

Andra Mari     (Puntu 1)         

Lau jardunaldietako puntuen batura kontutan hartuta, Finala jokatuko duten lau taldeak hauek izanen dira: Basarnegi, Andra Mari 2, Andra Mari 4 eta Iñigo Aritza.

Finala heldu den igandean, apirilak 14, jokatuko da Altsasun goizeko 11:00etatik aitzinera.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun