Etxeko taldeen garaipenekin abiatu da Baztan-Errekako 40. Laxoa txapelketa

Ttipi-Ttapa 2019ko apirilaren 2a

Laxoa txapelketako Lehenbiziko hiru partidak jokatu dituzte asteburuan.

Hamaika talde hasi dira martxoko azken asteburuan, abuztuaren 3an Iruritan jokatuko den finalerako txartelaren bila

Martxoko azken asteburuan abiatu da Baztan-Errekako Laxoa txapelketaren berrogeigarren edizioa. Hamaika talde ariko dira aurtengoan, 6 Doneztebekoak, bina Iruritakoak eta Arraiozkoak eta Oizko bakarra. Finala abuztuaren 3an jokatuko dute Iruritako plazan. Lehen jardunaldirako iragarriak zeuden bortz partidetatik hiru jokatu dituzte, eta denak etxeko taldeek irabazi dituzte.

A multzoan, aurten berrikuntza den Arraioz Zubiondo taldeak 9-8 irabazi zion Doneztebe Apeztegiari Arraiozko plazan. Multzo honetako bertze bi partidak (Doneztebe Mikelo-Doneztebe Titi eta Doneztebe The Moment-Irurita Miguelene), ez zituzten jokatu.

B multzoan, aldiz, bi partidak jokatu zituzten. Oitz Kokoetxeak ere joko bakarrarengatik irabazi zion Arraioz Sagardiari (9-8). Garaipeneik garbiena Irurita Olarik lortu zuen, Doneztebe Zarbo.net taldeari 9-5 irabazita.

 

Bigarren jardunaldia asteburuan

Asteburu honetan jokatuko da bigarren jardunaldia, partida hauekin:

A Multzoa

Doneztebe Mikelo – Doneztebe Apezteguia, igandean 17:00etan.

Doneztebe Titi – Irurita Miguelene, larunbatean 18:00etan.

Arraioz Zubiondo-Doneztebe The Moment, larunbatean 17:00etan.

 

B multzoa

Donezteve Avia – Doneztebe Zarbonet, larunbatean 16:00etan.

Irurita Olari - Oiz Kokoetxea, igandean 11:30ean.

Atsedena: Arraioz Sagardia

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun