Urriza eta Zaldua sailkatu dira Sagardoaren txapelketaren finalerdietarako

Ttipi-Ttapa 2019ko mar. 29a, 18:00

Urrizak eta Zalduak (eskuinean) lortua dute finalerdietarako txartela. Segurolak eta Endikak (ezkerrean), 26 tanto egin beharko dituzte azken partidan hori lortzeko.

Oraindik guztiz erabaki dago A multzoko bertze bikote sailkatua zein izanen den

Urriza eta Zalduak (Gaztañaga) 40-34 irabazi zieten Juanenea saldiastarrari eta Azpirozi (Larre Gain) ortzegunean Galarretan jokatutako Sagardoaren txapelketako partidan. Hortaz, Gaztañagako bikoteak lortu du finalerdietarako sailkatzea, Larre Gainekoak ez baitzuten 36 tanto egiteko modurik izan.

Bi bikote hauek zazpina puntu dituzte eta Segurola eta Endikak (Petritegi) 8 dituzte. Azken hauek kanpoan gelditzeko aukera bakarra, Uterga eta Labakaren (Bereziartua) kontrako azken partidan 25 tanto edo guttiago egitea izanen litzateke. Hartara, Petritegik ere 7 puntu izanen lituzke eta berdinketa hirukoitzean galtzaile suertatuko litzateke. Neurri berean, emaitza hori litzateke Juanenea eta Azpirozek aitzinera egiteko aukera bakarra.

 

Ortzeguneko emaitzak Galarretan

  1. Labakak, 22; Garcések, 30
  2. Urriza-Zaldua (Gaztañaga), 40; Juanenea-Azpiroz (Larre Gain), 34 SAGARDOAREN TXAPELKETA
  3. Uterga-Endika, 25; Ezkurra II-Barrenetxea IV, 40
  4. Aldabe-Larrañaga, 30; Goikoetxea V-Zubiri, 22

 

Larunbateko jaialdian Sagardoaren txapelketako partida erabakigarria
Sagardoaren Txapelketak segida izanen du larunbatean, B multzoko partida erabakigarriarekin. Goikoetea V.a eta Barrenetxea IV.a (Oialume Zar), Ezkurra II.a eta Garcesen kontra (Gurutzeta) ariko dira. Seina puntu dituzte, Setienek bezalaxe (Ansa II.a eta Agirrezabala). Hortaz, partida irabazten duenak zuzenean sailkatuko da finalerdietarako. Galtzen duenak ere izan dezake aukeraren bat, Setien eta Altzueta (Etxarri-Ion) aurrez aurre jarriko dituen partidaren emaitzaren esperoan.

  

Martxoaren 30eko partidak Galarretan (16:00)

  1. Etxarri-Aizpuru III; Aldabe-Arruarteren kontra, 35 tantora
  2. Goikoetxea V-Barrenetxea IV (Oialume Zar); Ezkurra II-Garces (Gurutzeta), 40 tantora SAGARDOAREN TXAPELKETA
  3. Zeberio II-Ion; Ansa II-Endika, 40 tantora
  4. Azpiroz-Etxeberria III, Segurola-Agirrezabala, 30 tantora

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun