ERRAN.EUSek antolatutako inauterietako argazki lehiaketako bozketa-fasea zabalik dago

Ttipi-Ttapa 2019ko mar. 27a, 06:30
Teresa Rojo Larralde lesakarraren argazkiak lortu zuen iaz publikoaren saria

Erabiltzaileek gustuko dituzten hiru argazkien aldeko botoa eman dezakete apirilaren 12a baino lehen. Lehiaketan nahiz bozketan parte hartzen dutenen artean Elbeteko posadan bi lagunendako otordua zozketatuko dute.

Bateko eta bertzeko argazki saila bildu ondotik, irabazleak aukeratzeko ordua iritsi da. Epaimahaiak banatuko du sarietako bat,  Nekatur Euskadiko Nekazalturismo Elkarteak eskainitako Nekatur bono orlegia (bi lagunendako bi gau eta bi gosari) eta horretaz gain, Erran.eus atariko erabiltzaileek aukeratutako argazkiak ere izanen du saria, Elgorriagako bainuetxean bi lagunendako zirkuitua eta otordua. Zuena da hitza: apirilaren 12ra arte eman dezakezue bozka argazki lehiaketaren atalean sartuta edo hemen klik eginda.

Hirugarren sari bat ere izanen da, lehiaketan nahiz bozketan parte hartzen dutenen artean, bi lagunendako otordua zozketatuko baita Elbeteko posadan. Apirilaren 15ean jakinaraziko dira irabazleak, eta maiatzean eginen da sari banaketa, irabazleekin aurrez zehaztutako egun eta orduan. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun