Berrogeigarren edizioa beteko du Baztan-Errekako Laxoa txapelketak

Ttipi-Ttapa 2019ko mar. 26a, 12:00
Doneztebe The Moment, gaur egungo txapeldunak, Irurita Miguelene hartuko du Bear-Zanan larunbat arratsaldean.

Hamaika talde hasiko dira martxoko azken asteburuan, abuztuaren 3an Iruritan jokatuko den finalerako txartelaren bila

Martxoko azken asteburuan abiatuko da Baztan-Errekako Laxoa txapelketaren berrogeigarren edizioa. Hamaika talde ariko dira aurtengoan, sei Doneztebekoak, bina Iruritakoak eta Arraiozkoak eta Oizko bakarra. Azken urteetan bezala, izenaren ondotik, babesle duten etxearen izena eramanen dute taldeek aurten ere. Finala abuztuaren 3an jokatuko dute Iruritako plazan.

Sei eta bortz taldeko bi multzotan banatuta ariko dira taldeak. A multzoan gaur egungo txapeldun diren Doneztebe-The Moment (Pascual Bertiz, Koldo Legarra, Javier Bertiz eta Jokin Arraztoa), Doneztebe-Mikelo (Josu Juanena, Xabier Ibarrola, Unai Sapuppo eta Julen Etxebeste), Irurita-Miguelene (Xabi Barberena, Gorka Urtasun, Jagoba Ramos eta Egoitz Prim), Arraioz-Zubiondo (Aitor Zubigarai, Josu Etxandi, Mikel Organbide eta Aritz Alunda), Doneztebe-Apezteguia (Jon Apeztegia, Ramontxo Etxebeste, Joseba Juanena eta Ibai Santesteban) eta Doneztebe-Titi (Aimar Jabalera, Eloi Garcia, Iñaki Maylin eta Iñigo Belarra) ariko dira.

 

B multzoan, berriz, Doneztebe-Avia (Javier Almandoz, Asier Mutuberria, Jokin Apezetxea eta Juan Telletxea), Oiz-Kokoetxea (Ioritz Zelaieta, Aimar Saldias, Jon Oiartzabal eta Iker Bereau), Irurita-Olari (Jorge Azkarate, Joseba Urtasun, Guillermo Etxenike eta Iñaki Etxandi), Arraioz-Sagardia (Mikel Mindegia, Xabier Mihura, Miguel Maritorena eta Jon Gamio) eta Doneztebe-Zarbo.net (Felipe Ganboa, Koteto Ezkurra, Luis Miguel Apezetxea eta Jesus Mari Zabala) ariko dira.

Multzo bakoitzeko lau lehenbizikoek final laurdenak jokatuko dituzte ekainaren 22an eta 29an uztailaren 6an; irabazleek finalaurrekoak jokatuko dituzte uztailaren 13, 20 eta 27an eta finala Iruritako plazan jokatuko da abuztuaren 3an.

 

Lehenbiziko jardunaldia asteburuan

Aipatu bezala, asteburu honetan jokatuko da lehen jardunaldia, partida hauekin:

A Multzoa

Doneztebe Mikelo – Doneztebe Titi, igandean 17:00etan.

Arraioz Zubiondo – Doneztebe Apezteguia, larunbatean 17:00etan.

Doneztebe The Moment – Irurita Miguelene, larunbatean 17:00etan.

 

B multzoa

Irurita Olari – Doneztebe Zarbonet, larunbatean 17:00etan.

Oiz Kokoetxea – Arraioz Sagardia, igandean 11:30ean.

Atsedena: Donezteve Avia

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun