Nafarroako Herri Kirol Jokoetako lehen jardunaldia jokatu zuten igandean Txantrean

Ttipi-Ttapa 2019ko mar. 20a, 20:00
Bigarren jardunaldia igandean jokatuko dute Etxarri Aranatzen.

Igantzi nagusitu zen haur mailako proba konbinatuan eta sokatira lehiaketa bertan behera utzi zuten euriagatik 

Nafarroako Herri Kirol Jokoetako lehen jardunaldia jokatu zen Txantrean martxoaren 17an. Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuarekin batera antolatzen diren Kirol Joko hauetan hiru mailetako txapelketak jokatzen dira: kimu mailakoak (11-12 urte), haur mailakoak (13-14 urte) eta kadete mailakoak (15-16 urte). Haur eta kadete mailetan Proba Konbinatu txapelketa eta Sokatira txapelketa jokatzen dira. Kimu mailan berriz Proba Konbinatu txapelketa bakarrik. Haur mailako proba konbinatuan Igantzi nagusitu zen eta sokatira lehiaketa bertan behera utzi zen euriagatik.

KONBINATUKO SAILKAPENAK

Kimu mailako Proba Konbinatuan bortz banaturik aritu ziren. Emaitzak:

1. Berriozar B, 7:25.41

2. Andra Mari 4, 7:27.19             

3. Andra Mari 6, 7:36.71             

4. Bargagain, 7:42.04             

5. Araxes, 7:46.29

6. Andra Mari 1, 7:51.37

7. Igantzi, 7:52.24

8. Andra Mari 7, 7:54.94

9. Antsoain B, 7:55.40

10. Intsusburu, 7:55.84

11. Antsoain A, 7:58.22

12. Basaburua, 7:59.69

13. Antsoain C, 8:07.13

14. Artzanegi, 8:10.13

15. Andra Mari 5, 8:12.32

16. Berriozar A, 8:15.56

17. Gainsol, 8:17.28

18. BRT Menditarrak, 8:25.20

19. Andra Mari 3, 8:29.81

20. Andra Mari 2, 8:41.63

                                              

Haur mailako Proba Konbinatuan hiru multzotan banaturik aritu ziren. Emaitzak:

1. Igantzi, 9:16.80

2. Andra Mari 3, 9:49.30             

3. Txantrea, 10:01.63          

4. Berriozar, 10:26.47           

5. Basartza, 10:41.62

6. Antsoain A, 10.48.68

7. BRT Menditarrak, 11:03.36

8. Antsoain B, 11:08.63

9. Andra Mari 1, 11:16.86

10. Andra Mari 2, 11:28:66

 

Kadete mailako Proba Konbinatuan bi multzotan banaturik aritu ziren. Emaitzak:

1. Andra Mari, 10:20.89          

2. Araxes, 10:21.63           

3. Iñigo Aritza, 10:22.64           

4. Basarnegi, 10:32.33           

5. BRT Menditarrak, 11:22.61

6. Berriozar, 13:07.05

7. Antsoain, 14:19.08

Euria dela eta haur eta kadete mailako sokatira txapelketak bertan behera uztea erabaki zuten. Igandeko jardunaldia ez da puntuatuko.

            

Bigarren jardunaldia igandean Etxarri Aranatzen

Bigarren jardunaldia heldu den igandean, martxoak 24, jokatuko da Etxarri Aranatzen arratsaldeko 3:30etik aitzinera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun