Zaporez betetako ibilaldi gidatuak eskainiko dituzte Baztan-Bidasoaldean ere

Ttipi-Ttapa 2019ko mar. 20a, 14:00
Pottoka urdinaren ibilbidean, ehun urte baino gehiagoko haritza ikus daiteke Urdazubin.

Pottoka urdinaren ibilbideak Etxelekuako gasna dastaketa izanen du saritzat bukaeran eta Bertizko Iturburuako ibilbideak Ixiart artisautza dendakoa 

Baztan-Bidasoa Turismoak bat egin du Nafarroako Turismo Departamentuak udaberrian martxan jarritako “Zaporeak eta belaiak” ekimenarekin. Guztira 12 ibilbide proposatu dituzte Nafarroan, martxoaren 23an hasi eta ekainaren 23ra bitarte, horietatik bi Baztan-Bidasoaldean. Bukaeran eskualde bakoitzeko produktuen dastaketa eskainiko da. Itzuli goxoak dira denak, ibilaldi errazak, kirola, kultura, historia eta gatronomia uztartuz.

Ibilaldi guzietatik bi Baztan-Bidasoko parajeetan eginen dira:

1- Pottoka urdinaren ibilbidea eta Etxelekua gasna dastaketa

Ibilaldi hau Urdazubin hasi eta Zugarramurdin akitzen da. Lezetik lezera doan ibilbidea, sorginkeriaz zipriztindua dagoena eta gasna zaporea duena. Etxelekua gasnategian eginen den dastaketarekin akituko da. Martxoaren 23an, apirilaren 22an eta ekainaren 1ean eskainiko dute, 10:00etan abiatuta, ibilbidearen ondotik 12:30ean eginen dute dastaketa. Izen-ematea Orbelaren telefonoan, 659 477396 telefonoan edo info@orbela-beintza.com hellbide elektronikoan, 24 ordu lehenago bitarte.

 

2- Iturbura (Bertiz) eta produktuen dastaketa Bertizko Ixiart artisautza dendan

Egur zaporea, zuhaitz usaina eta historia zertzeladak ditu ibilbide honek. Pedro Cigak eta Dorotea Fernandezek Nafarroako Diputazioari utzitako Natur Parkeko bidezidorretatik igarotzen da eta akitzeko, IXIART artisautza dendan bertako produktuak dastatzeko aukera eskaintzen du. Martxoaren 24an, maiatzaren 4an eta ekainaren 15ean, 10:30ean abiatuta, 13:00etan eginen dute dastaketa. Izen-ematea Navarra Naturalen telefonoan (628 649249) edo navarraalnatural@gmail.com helbide elektronikoan, 24 ordu lehenago bitarte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun