Solaslaguna egitasmoak udaberriko agenda prest du

Ttipi-Ttapa 2019ko mar. 19a, 13:00
Mendilagunak Baztanen elkartuko dira, maiatzaren 18an.

Apiriletik ekainera bitarte hainbat ekintza aurreikusi dituzte

Solaslaguna egitasmoak ikasturte bukaerara arteko ekintzak antolatu ditu. Apirilaren 4an Korrikaren hasiera ikusteko hitzordua zehaztu dute. Garesera joanen dira.

Apirilaren 28an, hondarreko igandean, bertze irteera bat eginen dute. Aldi honetan Baigorrira joanen dira eta Nafarroaren Egunaren harira antolatu diren ekitaldiez gozatzeko aukera izanen dute.

Maiatzean kirol hitzordua izanen dute. Baztango txokoetan barna ibiltzeko eguna hilaren 18an zehaztu dute; ekaina, berriz, Arabar Errioxan ospatuko den Mintza Egunean hasiko dute eta ikasturtea ekainaren 16ko agurrarekin borobilduko dute. Ekintza bakoitzari buruzko xehetasunak eguna hurbildu ahala zehaztuko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun