Nafarroatik Australiara joan zirenek eta senideek Boomerang Australia elkartea sortu dute

Ttipi-Ttapa 2019ko mar. 15a, 13:00
Aunitz izan ziren 1950-1960 hamarkadetan Nafarroatik Australiara joan zirenak.

Uztailaren 31n bazkaria Tafallan eta udan Australiara bidaia antolatu dituzte

Nafarroatik Australiara bizimodu berri baten bila joan ziren lagunek eta beraien senideek elkarte berri bat sortu dute: Asociacion Navarra Boomerang Australia Elkartea. Aitzinetik, Euskal Autonomia Elkartean, Euskal Australiar Alkartea sortu zuten. Bi elkarteak elkarlanean hasiak dira eta bi ekimen antolatu dituzte: martxoaren 31n bazkaria Tafallan eta Australiara bidaiaa uztailean.

Bazkaria martxoaren 31n

Martxoaren 31n bazkaria antolatu dute Tafallako Hola Hotelean.  Australian ibilitakoak eta senideak elkartuko diren mahai inguruan. Besta eguna izanen da, polita eta hunkigarria. Bizkaiatik autobus bat antolatuko da bazkarira joateko eta, bidenabar, bodega berezi batean bisita eginen dute.  Informazioa jasotzeko hemen: euskalaustraliaralkartea@gmail.com

 

Australiara bidaia uztailean

Uztailaren 15etik abuztuaren 1era Australiara bidaia antolatu dute. «Gure guraso eta aiton amonak joan ziren lekuak ezagutzeko bidaia», diote Boomerang Australia elkartetik.

18 eguneko bidaia izanen da, Cairnsen hasiko da eta Sydneyn bukatu. Inghan, Townsville, Ayr, Home Hill eta Brisbanetik pasatuko dira. Apuntatzeko epea irekia dago. Bidaiari buruzko edozein galdera Itsaslur Bidaietara deitu 948 150361 telefono zenbakira.

 

Zuzendaritza batzordean Julian Iantzi lesakarra

Asociacion Navarra Boomerang Australia Elkarteako zuendaritza batzordean Julian Iantzi lesakarra dago. Junta honetan hamar pertsona hasi dira, baina Nafarroan dozenaka lagun daude proiektuaren gibelean. 1950-60ko hamarkadan nafar aunitz joan ziren Australia aldera, eta orain beraien semeak eta bilobak dira omenaldi hau egin nahi dutenak, memoria historiko hau berreskuratu nahi dutenak. 1996an nafarrek Boomerang Elkartea sortu zuten baina gaur egun desagertuta zegoen, horregatik izen hura berreskuratu nahi izan dute.

 

Antipodetan nafarren izen ona beraiei esker da, batzuk inguru haiek «indarrez» konkistatu zuten, baina gure euskaldunek (naparrak, bizkaitarrak, gipuzkoarrak gehien bat...) beraien lan onarekin, izaerarekin eta jarrerarekin konkistatu zituzten hangoak.

 

Elkarteko Juntan dauden pertsonak hauek dira:

LEHENDADARIA: Steffi Crespo - Iruña

IDAZKARIA: Angela Miranda - Iruña

DIRUZAINA: Connie Ibañez - Berbinzana

BOKALAK:

  • Diana Delgado - Corella
  • Elena Lopez - Tutera
  • Ramón García Ros - Villatuerta
  • Angela Resano - Tafalla
  • Arantxa Igual - Altsasu
  • Karlos Agirre - Iruña
  • Julian Iantzi - Lesaka

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun