Argitsu artisau-elkartearen eskutik azoka eta tailerrak Erratzun martxoaren 19an

Ttipi-Ttapa 2019ko mar. 14a, 17:25
Mimoz egindako produktuak erosteko aukera izanen da.

Plazan bilduko dira, 10:00etatik 14:00etara

Urdazubi, Baztan, Malerreka, Bortziriak eta Bertizaranako artisauek osatzen duten Argitsu elkartea azokak eta tailerrak antolatzen ari da. Martxoaren 19an, heldu den asteartean, Erratzuko plazan zehaztu dute hitzordua. 10:00etatik 14:00etara haurrekin eskulanak eginen dituzte.

Aste Santurako gehiago

Apirilean ere han eta hemen ibiliko dira. Hilaren 18an Elizondon, apirilaren 20an Erratzuko kanpinean eta 21ean Urdazubin izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun