Lakuntzako Eskolako haurrak, 7-8 eta 8-11 urte: gurasoen ilusio eta inplikazioearekin batera, bi kanta abestu zituzten 7-8 eta 8-10 urte bitarteko haurrek;
Leitzako Aralar Musika Eskolako 13 eta 14 urteko bikotea, aurretik askotan parte hartu duen eta beraien irakaslea den Garazi Erbitiren laguntzarekin: Leire Barinagarrementeria (leitzarra) eta Olaia Otermin (aresoarra), bien ahots ederrekin eta azken honen gitarraren doinuarekin gozatu ahal izan genuen;
Leitzako Aralar Musika Eskolako Abesbatza Txikia, 11-14 urte: musika eskola bertako irakaslea den Natxo de Estebanek letraren moldaketa egin zuen eta alaitasun handiarekin gozarazi gintuzten;
Elizondoko Baztan Ikastolako taldea, 11-12 urte: martxa ederrarekin abestu eta dantzatu zuten;
Lekarozko hirukotea, 15-16 urte: etorkinak, gaztelerazko adarrean ikasten dute baina, euskaraz abesteko ilusio handia erakusteaz gain, institutuan bertan beraiek sortutako kanta interpretatu zuten.
Amaia Domínguez Gonzalo, jaialdi hauen antolatzailea, pozik dago emanaldia horren polita izatea lortu zuten haur eta gaztetxo artistekin, Lakuntzako udalak emandako laguntzarekin eta irakasle eta gurasoen lanarekin.
Hurrengo hitzorduak
Datorren larunbatean, martxoak 16, Tuterako Bigarren Hezkuntzako Institutuko aretoan, 18:00etan izanen da bigarren jaialdia.
Hirugarren jaialdia Antsoainen izanen da, 23an, ordu berean.
Eta, aurtengo edizioari amaiera emateko, Jaialdi Nagusia ospatuko dute Barañaingo Auditorioan, Nafarroako Gobernuaren laguntzari esker. Azken emanaldi handi honek aurreko herri eta zentroetako partaideak bilduko ditu ikuskizun ederrean.