Maroko Panda Raid auto lasterketan parte hartuko dute eskualdeko gidariek

Ttipi-Ttapa 2019ko mar. 5a, 13:00
Ezker-eskuin, Berako Iban eta Jon Arburua anaiak, Lesakako Juantxo Pikabea eta Iruñeko Iñaki Irigoien eta Igantziko Josetxo Irazoki eta Urdazubiko Txomin Iribarren.

Martxoaren 8tik 16ra lehiatzeko Josenea PandAvia Team taldea aurkeztu dute Urdazubin

Josenea PandAvia Team taldea aurkeztu zuten martxoaren 2an Dantxarineko Josenea Zone Auton. Nafarroako sei auto gidarik eta kopilotok osatzen dute taldea: Berako Iban eta Jon Arburua anaiek, Lesakako Juantxo Pikabea eta Iruñeko Iñaki Irigoienek eta Igantziko Josetxo Irazoki eta Urdazubiko Txomin Iribarrenek. Seiek lehen aldiz parte hartuko dute martxoaren 8tik 16ra Marokon eginen den Panda Raid lasterketan, hiru Seat Marbella autorekin.

Ibilgailuak seriekoak dira, baina aldaketa gutti batzuk egin dizkiete, Marokoko basomortuan eta pistetan ibili ahal izateko. Hamar egunez 5.000 kilometro baino gehiago egin beharko dituzte. Madrilgo Jaraman martxoaren 8an eginen den kontzentrazioarekin hasiko da lasterketa eta martxoaren 16an Marrakechen bukatuko da. Denera, 450 ibilgailuk parte hartuko dute.

Profesionalak ez direnei zuzendutako zazpi etapako lasterketa izaten da, eskola zaharreko abentura, eta Panda eta Marbella autoei zuzendua. Lasterketa honek elkartasunari ere tokia egiten dio, Marokoko eskola batendako 20 kilo eskola-material eramanen baitute autoek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun