Suhiltzaileak eskualdeko hainbat herritan izan dira asteburuan

Ttipi-Ttapa 2019ko mar. 4a, 07:45

Oizen, Beran, Azpilkuetan, Donezteben, Ezkurran, Donamarian eta Lesakan suteak izan dira.

Suteak itzaltzeko lanean aritu dira suhiltzaileak. Haizearen eta tenperaturaren eraginez, suteak agudo hedatu dira, eta horrek lana zaildu die. Ortziral gauerdian Oronozko suhiltzaileak Oizen izan ziren eta 07:00 aldera sua itzaltzea lortu zuten.

Larunbat eguerdian Berako Kaule auzoan eta Larun mendian izan ziren, Berako suhiltzaile boluntarioekin batera. Era berean, bi helikopteroren laguntza izan zuten, eta horri esker kontrolatzea lortu zuten. Gisa bertsuan Azpilkuetan, Apaiolarreko Bordatik 100 metrora izan zuten sua. Nafarroako Suhiltzaileei esker, sua kontrolatzea lortu zuten. Larunbat arratsaldean Doneztebera jo zuten (Bordazelaieta aldera) eta ordu eta erdiz lan egin zuten. Ondotik, Ezkurran ibili ziren.

Igandean Donamariako Txaruta menditik Lesakako Zalain Zoko ingurura jo behar izan zuten. Momentu honetan sua itzaltzeko lanean ari dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun