85 solaslagun eta mintzalagun bildu dira Lesakan

Ttipi-Ttapa 2019ko ots. 27a, 14:00

Eskualdeko solaslagunekin batera, Gipuzkoa aldetik eta Iruñerritik etorritako mintzalagunak elkartu ziren joan den larunbatean Lesakako sagardotegian.

Aitzineko urteetako ohiturari eutsiz, otsailaren 23an, Donostiako, Irungo, Iruñerriko eta Hondarribiko mintzalagunekin sagardotegira joan ziren eskualdeko solaslagunak. Lesakan egin zuten hitzordua. Lehenbizi Lesakako karriketan barna ibili ziren eta ordu pare batez herriko hainbat txoko ikusi zituzten: Plaza Zaharra, Zarandia karrika, Eliza… Eta ondotik, Linddurrenborda sagardotegian bildu ziren. 85 lagun elkartu ziren eta kontatu dutenez, «giro ezin hobea» izan zuten. «Bapo bazkaldu ondotik» batzuk kantari eta dantzari aritu omen ziren eta bertze batzuk, «aspaldiko lagunekin edo larunbatean ezagututako jendearekin berriketan». 20:00 aldera hartu zuten etxerako bidea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun