Urriza, Uterga eta Labaka saritu dituzte Erremontearen Egunean

Ttipi-Ttapa 2019ko ots. 25a, 18:00
Amets Arzallus bertsoa kantari, Urriza, Uterga eta Labaka saridunak adi dituena. Argazkia: Maialen Andres

Javier Urrizak jaso du aurten ere 2018ko erremontelari onenaren saria, otsailaren 23an Galarretan egin zen Erremontearen Egunean. Xanti Uterga doneztebarrak A multzoko erremontelari onenaren saria jaso zuen eta Labakak B multzokoarena.

Jendetza bildu zen larunbatean Erremontearen Egunean eta sari banaketan, Amets Arzallus bertsolariaren bertsoak ere aditu zituzten pilotariek eta pilotazaleek. Larunbateko partida nagusian, Zeberio II.ak eta Barrenetxea IV.ak 40-30 irabazi zieten Xanti Uterga eta Azpirozi. Aitzinetik, Goikoetxea V.ak eta Labakak 3-23 irabazi zieten Aldabe eta Aritz Zubiri goizuetarrari eta hirukoteen arteko lehian, Segurolak, Josetxo Ezkurra II.a doneztebarrak eta Larrañagak 35-30 irabazi zieten Ansa II.a, Matxin III.a eta Agirrezabalari.

Erlazionatuak

Erremontearen Eguna 2019

Ttipi-Ttapa 2019 ots 25 Mendialdea

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun