Turismo, merkataritza eta beste zerbitzuen arloetan sare sozialak, hizkuntzak eta zergen inguruko ikastaroak antolatu dituzte Leitzan eta Lekunberrin

Ttipi-Ttapa 2019ko ots. 22a, 18:00

Plazaolaren egoitzan ere eman daiteke izena.

Izena emateko epea otsailaren 27an bukatuko da

Nafar Lansarearen, Plazaola Partzuergo Turistikoaren eta Cederna Garalurren arteko elkarlanaren emaitza, martxoa eta ekaina bitartean Lekunberrin eta Leitzan bost ikastaro interesgarri eskainiko dira. Ikasleen kopurua mugatua dago (gehienez jota, 18 lagun kurtso bakoitzeko), eta izena emateko azken eguna otsailaren 27a izango da.

Inskripzioak Plazaola Partzuergo Turistikoaren bitartez bideratuko dira. Plazaolaren egoitzan bertan egin daiteke (Lekunberriko Turismo Bulegoa), edo www.plazaola.org web orrialdean (bertan, “berriak” arloan, izena emateko formulario bat dago).

Kurtso hauek Plazaola Partzuergo Turistikoak eta Cederna Garalur-rek antolatu ditu, eta Servicio Navarro de Empleo/Nafar Lansare-aren dirulaguntza eta babesa jaso dituzte.

Oraingoa ez da entitate hauek elkarlanean aritzen diren lehenengo aldia, eta aurreko esperientzia baikorra izan zenez, sektorea babesteko eta formatzeko konpromisoa berrargitaratu dute. Hain zuzen ere, Nafar Lansarearen “Proiektu Bereziak” Programaren barne.

Bai Plazaola Partzuergo Turistikoa, bai Cederna Garalur, Plazaola/Mendialdea zonaldeko eremuaren  errelitatearen gertutasuna dela eta (alojamenduak, jatetxeak, dendak, askotariko zerbitzuak, eta abar), negozio eta pribatu askoren eskaerak jasotzen dituzte. Hauen esanetan, euren eskaera, bezeroei arreta hobetzeko, baita bezero berriak lortzeko, formakuntza jaso nahi dute. Hauei erantzuna emateko, bi entitateak harremanetan jarri dira zonaldean formakuntza ekimen berria berantolatzeko.

 

“Proiektu Bereziak” Programa: 5 ikastaro Plazaola/Mendialdea zonaldean

Formakuntzarako Proiektu Bereziak, Profesional Gaitasunen Sustapenerako Zerbitzuaren barne daude; formakuntza espezifikoko jarduera hauen helburua, enpresen eta sektoreen formakuntza eskaera inplementatu, ikastaroak antolatu diru-laguntzen deialdietan sartzea ezinezkoa denean, eta sakabanatze-geografiko berezia jasaten duten edo egoera sozioekonomiko zaila eta formakuntza eskaintza egoki gabeko zonaldeetan jarduerak antolatzea da.

Proiektu bereziak enpresen eta ekoizle sektoreen formazio eta formakuntza-ekimenak planifikatzearen beharrei aurrea hartzea saiatzen dira. Honela, enpresetan eta zonaldeetan eragin baikorra jasotzea espero dute, gizarte eta ekonomia alorrak sustatuz.

Formakuntza zonaldean egokitutako baliabideen bitartez antolatzen da, eta lehen aipatu bezala, Agentziekin elkarlanean bultzatzen da (kasu honetan Plazaola Partzuergo turistikoa eta Cederna garalur), eta hauen parte-hartzea eta gidaritza ezinbestekoak dira. Antolakuntza Programen Sustapenen Sailarekin koordinatzen da.

 

IKASTAROAK

• Sare sozialak turismoan (erdiko maila)

Ezagutza eguneratzeko, tresna berriak ezagutzeko eta sare sozialen erabilerari etekina ateratzen diogun aztertzeko (estatistikak, irismena, eta abar) kurtsoa. Hau guztia, enpresen zerbitzuak hobeto ezagutarazteko eta, jakina, bezero gehiago erarkatzeko asmoarekin.

- Egunak: astelehenetan - Martxoak, 4, 11 eta 25; Apirilak, 1, 8 eta 15

- Ordua: 10:00-14:00 (lau ordu eguneko). Guztira: 24 ordu

- Tokia: Lekunberriko Plazaolako geltokia

- Irakaslea: Ana Cortaire

 

• Turismo eremuan erabiltzeko ingeles eta frantses profesionala (bi kurtso):

Atzerritik datozen turisten kopurua gero eta handiagoa da eta Ederbidea /Eurovelo  (POCTEFA programa) bezalako proektuarekin, atzerritar gehiago etorriko direla aurreikusten da. Haiekin oinarrizko komunikazio bat izateko gaitasuna eskainiko du kurtso honek: harrera egitea, inguruari buruzko azalpenak ematea, laguntza eskaintzea, erreserbak, eta abar.

INGELESA

- Egunak: asteazkena eta ostegunetan - martxoak, 6, 7, 13, 14,20 eta 21; apirilak, 3, 4, 10 eta 11

- Ordua: 10:00-12:00 (2 ordu eguneko). Guztira 20 ordu

- Tokia: Lekunberriko Plazaolako geltokia

- Irakaslea: Inishouse English Centre

 

FRANTSESA

- Egunak: astelehen eta asteazkenetan - maiatzak 6, 8, 13, 15, 20, 22, 27 eta 29; ekainak, 3 eta 5.

- Ordua: 10:00-12:00 (2 ordu eguneko). Guztira 20 ordu

- Tokia Leitzako udaletxeko gelak

- Irakaslea: Frances Oui SL

 

• Antolatu zure paperak Ogasunarekin betetzeko (bi kurtso)

Ikastaro hauek Ogasunarekin burutu beharreko izapideak, behar bezala, burutzea lortzeko asmoarekin bultzatzu dira. Kurtso batean informazio orokorra emango da, eta bestean tramiteak on line eran nola egin irakatsiko da.

OGASUNA (orokorra)

- Eguna: asteartea, Apirilak, 9

- Ordua: 10:00 - 14:00.

- Tokia: Lekunberriko Plazaolako geltokia

- Irakaslea: Cederna Garalur.

 

OGASUNA (On line)

o Eguna: asteartea, Apirilak, 16

o Ordua: 10:00 - 14:00.

o Tokia: Lekunberriko Plazaolako geltokia

o Irakaslea: Cederna Garalur.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun