Mendialdeko Mankomunitatea eta Igantzi eta Aresoko udalak ere ANIMSAko akziodun egin dira

Ttipi-Ttapa 2019ko ots. 22a, 19:00

ANIMSAko akziodun egin diren tokiko erakundeen ordezkariak, tartean Areso eta Igantziko udalekuak eta Mendialdea Mankomunitatekoak.

Areso, Barasoain, Bidaurreta, Ziriza, Igantzi eta Orbarako udalak eta Mendialdeako Mankomunitatea ANIMSAko akziodun berriak dira otsailaren 21az geroztik. Modu honetan, Nafarroako 169 tokiko erakunde dira ANIMSAren jabe. ANIMSAren zeregin nagusia, udalak mundu digitalera egokitzeko behar diren tresna eta zerbitzuaz hornitzea da. Azken urteetan administrazio elektronikoa sartzen joan dira udal erakundetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun