Sahararekin elkartasun egunak izanen dituzte Elizondon eta Beran

Ttipi-Ttapa 2019ko ots. 21a, 13:00

Saharaztanek hainbat ekitaldi antolatu ohi ditu Saharar herriaren alde.

Ortziralean elkarretaratzea eta solasaldia izanen dute Elizondon eta larunbatean dokumentala proiektatuko dute Beran

Saharaztan, Sahararekiko eskualdeko elkartasun taldeak antolatuta, Sahararekiko elkartasun egunak antolatu dituzte otsailaren 22an eta 23an Elizondon eta Beran.

Ortziralean, Elizondoko Foruen plazan elkarretaratzea eginen dute 19:00etan eta 19:30ean Arizkunenea kultur etxean solasaldia eskainiko dute Iratxo Bakedanok eta Maria Perez de Larraiak, berriki saharako lurralde okupatuan atxiki eta bertatik kanporatuak izan ziren ekintzaileek.

Larunbatean 19:00etan Berako Beralandetan dokumental bat proiektatuko dute

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun