16 ibilgailu geldiarazi dituzte asteburuan N121A eta N121B errepideetan

Ttipi-Ttapa 2019ko ots. 18a, 16:32
16 ibilgailu geldiarazi dituzte.

Hamabik drogetan positibo eman dute eta bertze lauk alkohol tasa gainditu dute.  

Elizondoko Foruzaingoak hamasei ibilgailu geldiarazi ditu asteburuan N-121-A eta N-121-B errepideetan, 12 drogetan positibo eman dutelako eta bertze lau gidari, berriz, legez onartutako alkohol tasa gainditu dutelako. Herritarrek emandako abisuagatik geldiarazi dituzte. 

Geldiarazitako lau ibilgailuk 40.000 kilo garraiatzeko baimena zuten. Era berean, errepideotan egindako kontroletan bortz lagunek haxixa, hiruk marihuana eta batek estasia zeramaten; bertze bik, aldiz, legez kanpoko armak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun