Eskualdeko 33 bikotek parte hartuko dute Nafarroa Garaiko mus txapelketako finalean

Ttipi-Ttapa 2019ko ots. 19a, 07:30

Larunbat honetan 157 bikotek jokatuko dute Nafarroa Garaiko herrialdeko finala Iruñean eta horietatik 32k lortuko dute Euskal Herriko finalerako txartela.

Herriz herri jokatu diren kanporaketetan irabazle izan direnak dira larunbat honetan Iruñeko Alde Zaharreko Arrano elkartean jokatuko den herrialde mailako finalerako txartela lortu dutenak. Eskualdeari dagokionez, 16 herritan jokatu dira kanporaketak eta hauek dira Iruñeko finalean ariko direnak: Markel Jorajuria eta Joseba Pikabea (Arantza), Anartz Olano eta Leire Angulo (Areso), Jose Onsalo eta Migel Eraso (Areso), Koro Zelaieta eta Patxi Mariñelarena (Arraioz), Jose Miguel Goñi eta Angel Jubera (Arraioz), Marialen Pain eta Enkarna Andueza (Arraioz), Aritz Alunda eta Garikoitz Larretxea (Arraioz), Iñigo Jauregi eta Jon Irazoki (Bera), Jose Elizalde eta Pedro Jesus Santesteban (Doneztebe), Ramontxo Etxebeste eta Josean Migelene (Doneztebe), Patxi Xabier Jorajuria eta Iñaki Telletxea (Elgorriaga), Joseba Irigoien eta Angel Almandoz (Elizondo), Mikel Ariztia eta Koldo Uribe-Etxeberria (Elizondo), Ainhoa Almandoz eta Alberto Iñarrea (Erratzu), Alazne Untxalo eta Markos Aizpurua (Erratzu), Jose Miguel Cordoba eta Mairu Garisoain (Erratzu), Manuel Telletxea eta Jose Martin Zelaieta (Etxalar), Juan Eskudero eta Iban Eskudero (Goizueta), Anuntxi Txoperena eta Axun Iribarren (Igantzi), Xabat Matxikote eta Joel Oronoz (Igantzi), Jabier Rekondo eta Jose Mari Oiartzun (Leitza), Andres Zubillaga eta Mikel Martinez (Leitza), Xabier Martinikorena eta Kiko Ortiz (Leitza), Iraia Zeballos eta Alaitz Morato (Leitza), Jose Miguel Gonzalez eta Iñaki Galindo (Leitza), Juan Mari Andueza eta Patxi Mutuberria (Lesaka), Iñigo Igoa eta Jose Miguel Maritxalar (Lesaka), Beñardo Alunda eta Joselu Retegi (Oronoz-Mugairi), Julen Anso eta Enaitz Anso (Oronoz-Mugairi), Jose Mari Arretxea eta Jose Martin (Sunbilla), Agurtzane Zubieta eta Aintzane Arretxea (Sunbilla), Txomin Hualde eta Jabier Santesteban (Zubieta) eta Martin Santesteban eta Nagore Diaz (Zubieta).

Azken aste hauetan guztira 79 kanporaketa jokatu dira Nafarroa Garaian eta horietan 854 bikotek parte hartu dute. Finalean 157 bikote ariko dira eta horietatik 32k lortuko dute Lizarran jokatuko den Euskal Herriko finalerako txartela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun