Hainbat hektarea erre dira asteburuan izan diren suteetan

Ttipi-Ttapa 2019ko ots. 18a, 08:37

Suak eskualdeko hainbat tokitan eragin ditu kalteak. Almandozen, erraterako, 27 hektarea erre dira baina horrez gain, Donamarian, Arraiozen, Arantzan, Zubietan, Iruritan, Erratzun (Izpegi gainean), Etxalarren, Beran eta Amaiurren ere mendiak erre dituzte.

Oronozko suhiltzaileek hainbat sute itzali behar izan dituzte asteburuan. Larunbat ilunabarrean, erraterako, Berroeta eta Almandoz artean, igande goizaldera arte aritu ziren sua itzaltzen. Haize zakarrak are gehiago zaildu zuen euren lana eta Oronozko suhiltzaileekin batera Cordovillakoak ere aritu behar izan zuten. Guztira 27 hektarea erre ziren: batez ere haritzondoak dira baina badira gaztainondoak ere. Horrez gain, Iruñea eta Irun lotzen dituen N-121-A errepidea ere itxi egin behar izan zuten Almandoz parean, kearen ondorioz ez zelako ongi ikusten. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun