Ekhiñe Zapiainentzat izanen dira Ttipi-Ttapak Iruritako kanporaketarako zozketatu dituen sarrerak

Ttipi-Ttapa 2019ko ots. 14a, 08:26

Larunbat honetan, Nafarroako Bertsolari Txapelketako kanporaketa jokatuko da Iruritan eta horrat joateko bi sarrera zozketatu ditu Ttipi-Ttapa aldizkariak

Iruritako Gizarte Bilgunean eginen da Nafarroako Bertsolari Txapelketako saioa eta sei bertsolari ariko dira 17:30ean hasiko den saioan: Xabi Maia Etxeberria (Elizondo), Xabier Terreros Gartzia (Lesaka), Joanes Illarregi Marzol (Leitza), Patxi Castillo Graziarena (Bera), Xabat Illarregi Marzol (Leitza) eta Endika Legarra Nuin (Iruñea).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun