Mintzapraktiketan laguntzeko bi boluntario behar ditu Solaslagunak Donezteben eta Beran

Ttipi-Ttapa 2019ko ots. 3a, 11:00

Doneztebe eta Berako taldeetarako mintzalagun bila dabil Solaslaguna.

Euskara ongi menperatzea eta mintzapraktika taldeari astean ordu bat eskaintzea bertzerik ez dute eskatzen.

Interesatuek Solaslagunaren Txokoarekin harremanean jarri behar dute, 610 920673 telefonora deituz edo solaslaguna@topagunea.eus helbide elektronikora idatziz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun