Duela hiru urte hasi ziren Tokiko Administrazioaren Erreformarako Legearekin bueltaka, eta azken orduko aldaketa batzuekin, Parlamentuak ortzeguneko saioan onartu du Udal Maparen erreforma. Azken momentura arte, Orain Bai taldearen aldetik zalantza izan da erreforma aitzinera aterako zen ala ez, baina azkenean, Geroa Bai, EH Bildu eta Ezkerra alderdietako ordezkariek bezala, Orain Baiko parlamentariek ere babesa eman diote erreformari. UPN, PSN eta PPk, iragarri bezala, ezezkoa bozkatu dute.
Ttipi-Ttaparen eremuaren kasuan, Baztan, Bertizarana, Bortziriak, Malerreka, Urdazubi eta Zugarramurdiko 21 udalerrietako 22.355 biztanleek Bidasoa eskualdea osatuko dute, eta Arano, Areso, Leitza eta Goizuetakoak Larraun-Leitzaldearen baitan egonen dira. Azken eskualde horretan, guztira hamar herri dira eta 8.569 biztanle.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!