Cederna Garalur Elkarteak enpresa-erantzukizun sozialaren InnovaRSE 2018 zigilua jaso du

Ttipi-Ttapa 2019ko urt. 25a, 20:00

Ekintza-planaren aitortza gisa, zigiru hau jaso dute.

Zigiluak 2019an erakundearen kudeaketan enpresa-erantzukizun soziala hobetzeko lehen neurriak ezartzeko definitutako ekintza-plana aitortzen du. Nafarroan halako plana duen tokiko ekintza-talde bakarra da Cederna Garalur. 

Abenduaren 18an, Cederna Garalur Elkarteak, Nafarroako beste 54 erakundeekin batera, enpresa-erantzukizun soziala era mailakatuan aplikatzeari begira 2018an InnovaRSE metodologia ezarri izana aitortzen duen diploma jaso zuen, Nafarroako Gobernuko lehendakariorde Manuel Ayerdiren eskutik. Zehazki, elkarteak, 2019an zehar, erantzukizun soziala hobetzeko neurri zehatzak jasotzen dituen ekintza-plan bat definitu du. Cederna Garalur Elkartea da Nafarroako Foru Erkidegoan halako jarduketa-plana duen tokiko ekintza-talde bakarra.

Europako Batzordeak sustatzen duen enpresa-erantzukizun soziala (EES) enpresa kudeatzeko eredu berri bat da, erabakiak hartzeko prozesuan erabaki horiek ekonomian, gizartean eta ingurumenean izango duten eragina aintzat hartzen duena, ikuspegi estrategiko eta operatibo batetik.

Bestalde, InnovaRSE izeneko kudeaketa-sistema, Nafarroako Gobernuak sortua, etengabeko hobekuntza-prozesu baten barruan jasangarritasuna sistematikoki ezartzea errazten duen tresna da, eta hobekuntza-ekintzak ebaluatzen eta proposatzen ditu hiru alderdiren inguruan: ekonomian, gizartean eta ingurumenean.

Cederna Garalur Elkarteari dagokionez, lehenengo EES diagnostikoa 2017an egin zuen. 2018an, zazpi hobekuntza-neurri definitu ditu, 2019an zehar garatu beharrekoak: bi alderdi ekonomikoan eta ingurumenekoan (hurrenez hurren), eta hiru arlo sozialean, jarraian zehazten den moduan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun