Ireki dituzte itxita zeuden errepideak

Ttipi-Ttapa 2019ko urt. 24a, 07:57

Asteazken arratsaldeaz geroztik, Igantziko Bentak eta Etxalarko Bentak arteko errepide zaharra itxita egon da berriki arte, Bidasoa ibaiak gainezka egin zezakeelako. Bertzalde, Almandoz eta Ultzama lotzen dituen errepide zaharra ere itxita egon da 7. kilometroan, zuhaitz bat errepidera eroria zelako. Baina dagoeneko zabaldu dituzte bi errepideak. Gainerakoan, Irurita eta Eugi lotzen dituen NA-1740 errepidean kateak beharrezkoak dira elurraren ondorioz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun