Maika Ariztegi eta Xanta Sousa aurrez aurre izanen dira Urrezko banakako aizkolari txapelketan

Ttipi-Ttapa 2019ko urt. 17a, 18:00
Maika Ariztegi bigarren puntuaren bila ariko da, Xanta Sousa lesakarraren kontra.

Gizasemeak binaka aizkoran eta harrijasotzailea ere ariko dira abenduaren 20an Zestoako Iraeta auzoan

Urrezko Aizkolariak txapelketako hirugarren jardunaldia jokatuko dute urtarrilaren 20an, igandean 17:30ean Zestoako Iraeta auzoan. Emakumeen Urrezko banakako aizkolari txapelketan Iturengo Maika Ariztegi eta Lesakako Xanta Sousa izanen dira aurrez aurre. Metro bateko hiru enbor moztu beharko dituzte.

Urrezko binakako aizkolari txapelketan, Iker Vicente eta Ruben Saralegi lehengusuak, iazko txapeldunak, Ugaitz Mugertza II.a eta Iñaki Azurmendiren kontra ariko dira.

Errota harri jasotze txapelketan, Xabier Peña iazko irabazlea, Inhar Urruzuno, Beñat Telleria eta Imanol Albizu ‘Goikoetxe’ ariko dira hiru minutuko txanda bakarrean. Errota harri auzoko harri borobila da, 107,2 kiloko pisua duena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun